XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iodo askea desagertzen den heinean, almidoi-iodo konplexuaren kolore urdina ere desagertuz doa.

Hona hemen, zehatzago esanik, Winkler-en metodoaren erabidea, 25 ml-tako Erlenmeyer-ak erabiltzeko.

25 ml-tako Erlenmeyer delako ontzian dagoen uraren azalpean, manganoso sulfatozko 0,3 ml eta ioduro alkalinozko erreaktiboa gehi itzazue.

(Erreaktibo hauen bolumenak ez dira zehatz-zehazki neurtuta egon behar, gutti gora behera baino).

Ontzia hermetikoki estal ezazue beraren barnean burbuilarik utzi gabe.

Ontzia urez iturripean garbi ezazue, erreaktibo isurien hondarrak kentzeko.

Astin ezazue azkarki prezipitatu marroia ondo nahasteko eta laga, prezipitatua ongi jalki arte (3-4 min.).

Ken tapoia eta gehi azido sulfurikozko 0,3 ml gutti gorabehera.

Estal berriz eta garbi ontzia azido-hondarrak kentzeko.

Astin ezazue berriz, prezipitatua disolbatu arte.

Momentu honetan urak iodo aske guztia edukiko du (hori zurbilaren kolorekoa).

Pipeta itzazue zehatz-zehazki disoluzioaren 20 ml 125 ml-tako Erlenmeyer batetan.

Tiosulfatozko 0,01N disoluzio batez bete mikrobureta bat.

Erlenmeyer-a astintzen duzuelarik, titula ezazue iodo-disoluzioa bere kolore horia ia galdu arte.

Orduan gehi itzazue almidoi-disoluzioaren tanta batzu eta amai ezazue titulazioa astiro-astiro, kolore urdina desagertu arte.

Materialea

Manganoso sulfatozko erreaktiboa (Winkler)

Disolba -ko 480 gr, ur distilatuzko litro batetan.

Ioduro alkalinozko erreaktiboa (Winkler)

Disolba -ko 500 gr eta INa-ko 135 gr ur distilatutan, litro bat osotu arte.